Arrate Plazaola (Argazkia: onkologikoa.com)
Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia antolatu du Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten emakumeen elkarteak. Hitzaldia Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 17:00etan, eta hizlaria Arrate Plazaola medikua.
Zein mezu eman nahi duzue hitzaldian?
Diagnostiko goiztiarra egitera animatu nahi ditugu herritarrak. Orokorrean, bularreko minbizia zer den azalduko dugu eta nabarmendu nahi dugu zein komenigarria den azterketa egitea. Jendeak beldurra gal dezan nahi dugu eta mamografia egin dezan animatu.
Jendean informatuta dagoela uste duzu?
Nik uste baietz, gero eta informazio gehiago dago. Jendeak beldurra oraindik badu baina informatuta dago eta beste era batean kontrolatzen dute beldur hori.
Emakumeez gain, gizonek ere izaten dute minbizia.
Bai hala da, hala ere askoz ere gutxiago. 100 minbizietatik bat edo bi dira gizonezkoak. Gainera gizon baten bularrean zeozer sumatzea askoz ere errazagoa da, ez da emakumearen bularrean bezala. Gizonei zuzendutako programa berezirik ez da egiten eta ez dut uste egin behar denik ere.
Urte asko daramazu gai hau jorratzen. Zer gomendio emango zenuke?
Norbaitek zerbait sumatzen duenean joan eta kontsultatu egin behar dela, galdetu beldurrik gabe. Edozein kasutan diagnostiko goiztiar batek gauzak erraztu egingo ditu, erraztu eta sendatzeko aukerak gehitu.