Etxe hutsak alokatu daitezen lortu nahi du udalak eta hori dela eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobariak aplikatuko dizkiete, Etxebizitza Hutsa programaren barruan etxeak alokairuan jartzen dituzten etxejabeeni. Interesdunek martxoaren 15era arteko epea dute diru laguntzaren eskaera egiteko. Eskatzaileek Bizigunerekin egindako kontratua aurkeztu beharko dute. Informazio gehiago
udalaren webgunean topa daiteke.