Ama Guadalupekoa bigarren sailkatu zen larunbatean XX. Oriako Jaitsiera III. Babyauto Ikurriñan, etxeko traineruaren atzetik. Oriok sei segundo atera zikion Hondarribiako lehen ontziari. Hirugarrena minutu erdira geratu zen. Orio eta Hondarribia dira traineru denboraldi indartsuen hasi duten bi ontziak.
Ama Guadalupekoa bigarren sailkatu zen larunbatean XX. Oriako Jaitsiera III. Babyauto Ikurriñan. Etxeko ontziak irabazi zuen, 6.000 metroko ibilbidea 19 minutu eta 30 segundotan burutu eta gero; horiek 6 segundoko abantaila lortu zuten hondarribiarrekiko. Denboraldiko bigarren garaipena dute oriotarrek, Hondarribiko Jaitsieran irabazi eta gero —Hondarribiak egin zuen denbora onena etxean baina kanporatu zuten, baliza bat leku okerretik hartzeagaik—. Denboraldia hasi baino ez da egin, baina aurrean zeintzuk egon daitezkeen antzemateko balio dezake larunbatekoak, ligan izango diren ontzi gehienek parte hartu zutelako. Eta horien artean Ama Guadalupekoa izan zen Oriori gauzak zaildu zizkion bakarra. Hirugarren Bermeo geratu zen, 29 segundura eta hortik atzera beste guztiak. Esaterako, Portugaletek 40 segundo galdu zituen eta Kaikuk 42.
Oarsoaldeko lehen ontzia San Juan A izan zen, laugarren 31 segundura eta lau segundo atzerago sartu zen San Pedroren lehen trainerua. Moreen bigarren ontziak ere estropada txukuna egin zuen eta 21. tokian bukatu zuen, San Juan B 21. izan zen, Hibaika 23., Trintxerpe 24. eta San Pedro C 39. tokian geratu zen. San Pedro izn zen hiru trainererekin lehiatu zen Oarso Bidasoko talde bakarra.
Hondarribia B hamazazpigarren tokian geratu zen, irabazlearengandik minutu eta 24 segundura.
Sailkapeneko lehen hamarrak
- Orio A: 19:30,11
- Hondarribia A
- Bermeo A
- San Juan A
- San Pedro A
- Portugalete
- Zierbena A
- Kaiku
- Astillero
- Getaria