Arramendin baratzea egokitu zaien herritarrek nekazaritza ekologikoko ikastaroa izango dute datorren astean. Horietan parte hartzeko ostirala baino lehen (hilak 21) eman beharko dute izen
ingurumena[abildua]errenteria.net helbidean.
Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, adjudikazioaren baldintzetako bat dela ikastaroa egitea; beraz, parte hartzea derrigorrezkoa izango da.
Ikastaroa sei ordukoa izango da, eta ikasleak hiru taldetan banatuko dituzte. A taldeak hilaren 26 eta 27an jasoko du ikastaroa, 15:00etatik 18:00etara; B taldeak egun horietan ere, baina beste ordutegi batean: 18:00etatik 21:00etara. C taldeak, azkenik, martxoaren 1ean, saio jarraitua izango du, 08:00etatik 14:00etatik.
Talde bakoitza 24 pertsonakoa izango da.