Etiopian elkartasun egitasmoak abian dituen Abay GKEak IRT (In real time) lasterketa antolatuko du martxoaren 30erako Hondarribian. 10 kilometroko lasterketa izango da eta Hondarribian bezala, munduko hainbat lekuetan egingo dira lasterketak eta, ordu berean, Etiopiako Walmara herrian ere egingo dute 10 kilometroko proba. Euskal Herrian bakarrik Hondarribian egingo da IRT lasterketa aurten.
Lasterketarako salgai jarri diren dortsalekin bildutako dirua Abay Walmaran eraikitzen ari den kirol eskola finantzatzeko bideratuko da. Bi aukera izango dira IRT Hondarribian parte hartzeko,
banaka eta
familietan. Familien lasterketako ibilbidea 2,7 kilometrokoa izango da.
Abay elkarteari buruz gehiago jakin nahi duenak Hondarribiko ordezkaritzarekin harremanetan jar daiteke, 629 51 67 71 telefono zenbakira deituz edo posta elektroniko bat
idatziz.