Jose Antonio Santano alkateak gaur goizean bisitatu ditu Berroeta Margolaria kalean egiten ari diren lanak. Ia erdira iritsi direla esan du alkateak, eta martxoaren hasieran bukatuko dituztela 84.256 euroko aurrekontua dituzten lanek: bertako aparkalekua 27 plazatik 48ra handitzen ari dira, Zurbaran kalera irteera berriarekin; irteera horrek saihestuko du ibilgailuek bide luze bat egitea.
Alkateak esan duenez, lan horiek herritarrekin adostu zituen udalak, Artiako auzo elkarteko kideekin hain zuzen,
Alkatea auzoetan egitasmoaren bitartez.