Abenduan, biriziklatze tasa %42koa izan da Pasaian, Donibaneko aldaketari esker
Donibanen hondakinak gaika biltzeko sistema berria abian delako 2013an birziklatze tasa nabarmen igo egin da udalerrian. Urte osoko emaitza metatuan %35,58koa izan da birziklatze tasa, aurreko urteetako %28aren aldean. Are gehiago, tasa hori %42koa izan da abenduan, eta horren erantzule da , zati handi batean, Donibanen askoz gai gehiago birziklatu dituztela. Datu horiek Pasaiako Udalak eman ditu, San Markoko Mankomunitateko zenbakietan oinarrituta.
Iaz sei milioi tona jaso edo kudeatu zituen Pasaiako udalak, horietatik 3,8 milioi kilo errefusaren edukiontzi berdeetatik jaso ziren, —hau da, birziklatzeko zirkuituetatik kanpo gelditu ziren—, eta beste 2,1 milioi kilo gai birziklagarriak izan ziren.