Tuv Rheinland "fiskalizatzeko" eskatu diote Jaurlaritzari IATko langileek
Zortzi hilabete daramatzate greban Irungo IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileek, Urnietakoekin batera, eta egoera horri irtenbidea emateko Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Tuv Rheinland Iberica enpresa “fiskalizatzeko”.
Enpresak akordioa negoziatzeari uko egin diola gogorarazi dute, eta zentzu horretan, gatazka egoeratik nekez aterako direla uste dute “enpresa esertzen ez den bitartean”.
Tuv Rheindlan Iberica S.A Eusko Jaurlaritzak adjudikatua du IAT zerbitzua kudeatzeko.
Egoera horren aurrean, greba luzatzeko erabakia hartu dute langileek, gutxienez martxoaren 2ra arte. Egun gutxieneko zerbitzuak baino ez dituzte eskaintzen Irungo IATen.