Oinezko eta txirrindularien beharren gaineko inkesta egiten hasiko dira
Datorren astetik aurrera, oinezko eta txirrindularien beharrak zeintzuk diren kontuan hartzeko, inkesta bat egingo dute. 400 pertsonen iritzia bilduko dute. Inkesta horiek astelehenetik hilaren 28ra arte egingo dituzte.
Udalak plangintza bat egin nahi du “bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko eta oinezkoen joan etorriak erosoagoak egiteko”. Horretarako, Biziker enpresaren diagnostikoa erabiliko du.
Telefono bidez egingo dituzte inkestak, eta Siadeco enpresa arduratuko da. Horregatik herritarrei kolaboratzeko eskatu diete: “Etxean telefono dei bat jasoz gero, mugikortasun ez motordurnari buruzko galdera hauei erantzuten”.