Kirol sarietarako bozkatzeko aukera dago astelehena arte
Astelehenean, hilak 17, bukatzen da Olazabal Kirol Sarien hautagaien artean bozkatzeko aukera. Udal webgunearen bitartez egin daiteke bozketa, baita BAZ buelegoan eta Hondartza kiroldegian. Herritar bakoitzak kategoria bakoitzeko boto bana eman dezake
Astelehenean, hilak 17, bukatzen da Olazabal Kirol Sarien hautagaien artean bozkatzeko aukera. Udal webgunearen bitartez egin daiteke bozketa, baita BAZ buelegoan eta Hondartza kiroldegian. Herritar bakoitzak kategoria bakoitzeko boto bana eman dezake: gizon kirolari onena, emakume kirolari onena, kirol talde onena eta kirolarekin zerikusia duen pertsonari saria.
Bozketa amaituta, epaimahaiak herritarren epaia berretsiko du eta “Olazabal Kirol Saria merezimendu gehien egiaztatzen dituen emakume nahiz gizaseme kirolari, kirolari talde edo kirolarekin zerikusi zuzena duten pertsonei emango zaie”, azaldu du Kirol departamenduak. Otsailaren 28an egingo den kirolaren galan emango dute “sari sinbolikoa”. Gala horretan Txema Olazabal golf jokalaria izango da, sarik izendatzeko udalak hautatutako kirolaria.
Epaimahai kalifikatzailea Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak, Txomin Sagarzazu kiroletako zinegotziak, Iñaki de Mujika kirol kazetariak, Pilar Valenciano kirol teknikariak eta herritar batek osatuko dute eta beren lana, emaitza berrestea da. Soilik mailaren batean berdinketa izanez gero izango lukete baten edo bestearen alde erabakitzeko ardura.