Gure Eskuk izena aldatu nahi du
Gure Esku euskara eta euskal kultura sustatzeko taldeak izena aldatu nahi du. Arrazoia Gure Esku Dago dinamikarekin ez nahastea da: “Gure Esku proiektutik konbentzituta gaude iniziatiba berri honen aldekoak garela. Hori horrela, ez da gure asmoa proiektu honekin lehiatu edo jendearen artean gaizki ulertuak sortzea, eta horregatik erabaki dugu izena aldatzea”.
Izena eta logoa bilatzen ari dira, eta horretarako lehiaketa bat antolatu dute. Norbaitek egin nahi izanez gero, gureesku@gmail.com helbidera bidali beharko dute lana hilaren 28a baino lehen. “Aurkezten diren logo guztiak erakusgai jarriko dira, eta bozketa bidez aukeratuko da irabazlea”.