Farolako bidea nola konpondu aztertu zuten atzo Miramonen
Joan den asteko euriteek Farolako errepidean eragindako zuloaz eta errepide horrek behar duen konponbideaz mintzatzeko bilera egin zuten atzo Miramonen (Donostia) Aldundiko Errepide Sailak, Portuen Zuzendaritza Nagusiak eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea. Bertan, luzerako konponbide baten alde azaldu da Kerejeta, hau da, zati batzuetan behintzat errepidea barruragotik eramatearen alde.
Aurreko astean denboraleagatik gehien kaltetutako bederatzi udalerrietako hainbat ordezkari elkartu zen aldundia, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzarekin eta elkarlanaren beharra nabarmendu zuten. Gaur berriro biltzekoak ziren, Gazteizen, eta atzoko bileran ere, gainontzeko erakundeen borondatea azaldu zela azpimaratu du alkateak: “Aurrean daukagun lanak bi atal desberdin ditu. Alde batetik, errepidea mendi aldera eramatea teknikoki eta ekonomikoki nola egin daiteken aztertu behar dugu, konponbide hau egokiena den edo ez etorkizunerako, edota egungo errepidea konponbide egokiena den edo ez”.
Bitartean, amildegiaren kontsolidazioa nola egin zehaztu behar dute. “Aste gutxiren buruan, amildegiaren konsolidazioa lortzeko egin behar dena zehaztu egin behar da. Oso arazo larri baten aurrean gaude, konponbide oso zailak disuena, eta konpotzeko bidean erakunde guztien partehartzea beharrezkoa dugu”.