Hendaia.com elkarteak euskarazko maitasun gutun lehiaketa antolatu du bosgarren urtez, idazle profesional zein amateurrei zuzenduta. Lehiaketa hau Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen egitarauaren barruan kokatzen da. Gaurtik aurrera gutunak bidaltzeko aukera dago, azken eguna martxoaren 14a da (12:00ak arte). Aurten, gainera, bi sail ireki dituzte estreinakoz: haurrena (8-11 urte) eta nerabeena (12-16 urte).
Zer da maitasuna? gaiari erantzun beharko diote parte hartzaileek. Lanak eskuz edo ordenagailuz idatz daitezke eta oinarriak
www.hendaia.eu webgunean eta Facebook-en (Hendaia.com elkartearen orrian) kontsulta daitezke.
Gutun irabazleen irakurketa eta sarien banaketa martxoaren 20an izango da, 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean. Hebentik taldearen artista egonaldia bukatuko duen
Züek Heben ikuskizunaren lehenengo partean.