Etxebizitzak alokairuan jartzeagatik eska daitezke hobariak
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko eska ditzakete hobariak Etxebizitza Hutsa Programan etxebizitza alokairuan jartzen duten jabeek. Zehazki, Ondasun Higiezinen gaineko Zergan jasoko dute hobaria Eskaerak martxoaren 15a arte (larunbata) aurkez daitezke.
Programa hori Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 dekretuak arautzen du.