Errenteria Musikaleko 21 ikaslek parte hartuko dute Andoaingo piano jaialdian
IX. Piano Jaialdia izango da asteburu honetan Andoaingo Bastero kulturgunean. Urtero bezala, Errenteria Musikaleko ikasleek ez dute hutsik egingo, eta aurtengoan 21 ikasle joango dira; ia maila guztietan parte hartuko dute.
Bihar hasiko da jaialdia, 09:30etik 21:00etara, eta hurrengo egunean ere 09:30an jarirko da martxanl.
Bi egunetan banatuko dituzte sariak.
Sari banaketaren ondoren, kontzertua izango da jaialdia bukatzeko.