Baserritarren belar-bolen silo plastikoak bilduko dituzte hilaren 27an
Hilaren 27an, osteguna, herriko baserritarren belar-bolen silo plastikoaren bilketa egingo dute. Horiek bost gunetan bilduko dira: Ergoienen Arbelaitz bidearen sarreran; Karrikan Gaintzabal bidearen sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean eta Ugaldetxon, Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan eta Zerradiko ekarpen-gunearen ondoan.
Hala, hilaren 24tik 26ra hondakinak gune horietara eraman ditzakete interesdunek. Plastikoak bestelako hondakinik gabe utzi beharko dituzte eta sokaz lotuta.
Herriko zenbait baserritarrekin bildu zen udala duela zenbait hilabete, euren beharrak jasotzeko eta aztertzeko. Haiekin zehaztu dira bilketa puntuak. Zalantzak argitzeko Atez ateko Informazio Bulegora deitu daiteke: 900 49 11 11, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.