Auzo batzarren bigarren txanda egingo du udalak
2011ko udazkenean hasi zen Errenteriako Udala auzo batzarrak egiten, eta hainbat astez luzatu zen. Oraingo honetan bigarren aldiz auzotarrekin biltzeko asmoa dauka. “Batzar horietan jasotako informazioa balio handikoa izan da. Neurri handi batean, udal honen gida bihurtu da azkeneneko bi urtetan”.
Asteartean egingo dute lehenengo batzarra, eta apirilaren 2an azkena. Guztira, hamabost auzo bisitatuko ditu udalak. Datorren asteko bilerak, Iantzi, Kaputxinoak, Lartzabal eta Zamalbiden izango dira, hurrenez hurren, astearte, asteazken, ostegun eta igandean. Igandeko bilera izan ezik, (11:00etan auzo elkartean), denak 19:00etan izango dira auzo elkartean.
“Bilera horretan 2011an jasotako eskaeren egoera zein den, eta auzozain polizia eredu berria azaldu ,eta 2015eko maiatzera arte udalaren jarduna erabakiko duten iradokizun eta eskaera berriak jasotzea da”, jakinarazi du udalak.
Bertan, Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta auzoaren arabera, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta Jon Txasko Trafikoko ordezkariak parte hartuko dute.