Nerea Oiartzabal
Emaitza onak biltzen jarraitzen dute Haurtzaro Atletismo Taldeko atletek, oraingo honetan bi proba desberdinetan: altueran jauzian eta 800 metroko proban. Pista estaliko Gipuzkoako Txapelketa da jokatu dutena. Altuera jauzian Nerea Oiartzabalek bigarren postua eskuratu zuen Kadete Mailan. Absolutu Mailan izan denez, garaipenak balio handiagoa du.
Joan den larunbatean jokatu zuten txapelketan, Oiartzabalek bere marka berdindu zuen eta zilarrezko dominarekin itzuli zen etxera. 1.53ko altuerarekin saiatu zen (Espainiako Txapelketara joan ahal izateko altuera), baina ez zuen lortzerik izan. Hala ere, “bigarren aldiz jarraian metro eta erdira iritsita hori ere egiteko moduan dagoela erakutsi du”.
Xabi Belaunzaran Gipuzkoako hirugarren
Hurrengo egunean, igandean, 800 metroko proban Xabi Belaunzaran Gazte Mailakoak podiuma zapaldu zuen brontzezko domina jasotzeko. 2’05”57ko denbora egin zuen, hala bere markarik onena hautsiz.