Hiru lorezain eta bi igeltsero kontratatuko ditu Lezoko Udalak
Hiru lorezain eta bi igeltsero kontratatuko ditu Lezoko Udalak bost hilabete eta erdirako. Lanaldia astelehenetik ostiralera izango da 7:00etatik 14:30era. Lorezainek mantenuko lanak egin beharko dituzte, batez ere parkeak eta lorategiak hobetu eta zaintzeko. Igeltseroek kale eta eraikin publikoetan mantenu lanak egingo dituzte.
Hilaren 19an amaituko da lanpostuetarako izena emateko epea eta interesdunek Oarsoaldea Garapen Agentziako bulegora jo beharko dute 9:0etatik 14:00etara. Izena eman nahi dutenek langabezian egon beharko dute, Lanbiden alta emanda, hamabi hilabeteko lan eskarmentua izan beharko dute antzeko lanpostuetan eta Lezon erroldatuta egon beharko dute. Euskaraz hitz egitea, B gida baimena izatea eta emakume izatea kontuan hartuko du udalak kontratazioa egiteko garaian.