Bellonen heriotzaren gaineko mozioa aurrera atera da aho batez
Joan den astean izan zen Arkaitz Bellon presoaren heriotzaren gainean mozio bat aurkeztu dute Bildu eta EAJk, eta aho batez atera da aurrera bi taldeen aldeko botoekin. PSE-EEko zinegotzia ez da aurkeztu.
Mozio horretan, hasteko, elkartasuna adierazi diote Bellonen familiari, eta jarraian, espetxe politikaren salbuespen egoerarekin bukatzeko eskatu dute: “Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da”. Zentzu horretan, gaineratu dute egoera hori beti izan dela bidegabea, “baina berau mantentzea erabat zentzugabea eta onartezina bihurtzen da gure herrian zabaldu den errealitate berrian”.
Azkenik, eskubide guztien alde egiten dutenen arteko indarrak bat egitea beharrezkotzat jo dute, «sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen bukatzeko».