Atez atekoaren gaineko informazio bulegoa zabalik da berriz
Atez ateko informatzailea lanean ari dela jakinarazi du Lezoko Udalak pertsona bat kontratatu ostean. Informatzailea egun erdiz ariko da lanean udaleko Informazio Bulego orokorrean 10:00etatik 13:30era eta besteak beste herritarren zalantzak argituko ditu eta materiala banatuko du. Horrekin batera inzidentzien taula eguneratuko du informatzaileak eta ekarpen guneen kasuan txartelak aktibatuko ditu. Azkenik, atez ateko sistemarekin zerikusia duten txostenen kontrola eramango du eta ingurumen teknikariarekin elkarlanean sistema hobetzeko beharrak aztertuko ditu.