Eusk'Rock jaialdiaren hirugarren ekitaldia, martxoaren 1ean, Hendaian
Eusk’Rock musika jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute martxoaren 1ean Hendaian, Merkatu Zaharrean. Bertako kartel buru Su Ta Gar taldea izango da, eta haiekin batera Inglorius Bask eta Ozke taldeek joko dute. Jaialdia 19:00etan hasi eta 02:00ak aldera bukatuko da, eta sarreren prezioa 10 eurokoa izango da. 21:00etatik 22:00etara Happy Hour zerbitzua emango dute.
Lanetik Eginak elkarteak antolatuko du musika emanaldia hirugarrenez, Euskararen Hilabetearen harira. AEK euskaltegiaren laguntza dute elkartekoek. Euskararen erabilera sustatzeko antolatzen dute kontzertua, kasu honetan, musikaren bidez.
Besteak beste, Bizirik Gaude diskoa aurkeztuko du Su Ta Gar taldeak.