Zuhaitz Gurrutxagaren Vanpopel taldeak Banakon joko du larunbatean
Vanpopel pop taldeak Banako tabernan joko du larunbatean, hilaren 15ean. 23:00etan hasiko da emanaldia eta 5 euroko sarrera jarri dute. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohi eta telebista aurkezlea da Vanpopel bandaren abeslari, gitarrista eta konposatzailea. Joan den igandean Itsas Aretoan izan zen Gurrutxaga bakarrizketalari bezala, eta larunbatean Banakora hurbiltzen direnek ere izango dute bere umorea ezagutzeko aukera.
Zuzeneko banda da batez ere Vanpopel eta azken hiru urtetan etenik gabe jo izan du Euskal Herriko taberna eta kontzertu aretoetan.
2014an Abdoujaparov Tour goiburuko bira abiatu dute eta bidai horretan geldialdia egingo dute larunbatean Hondarribian, Banakon. Gurrutxagarekin batera Iñigo Asensio teklista, Juanjo Falcon baxua (Les Mecaniciens, Mo´Mau, Sonora Caribe…) eta Michel Longaron bateria (21 japonesas, Duncan Dhu, Zaldibobo…) ari dira Vanpopelen.