Martxoaren 2an ospatuko dituzte inauteriak Hondarribian. Behintzat egun horretan egingo dira desfileak. Parte hartu nahi duenak hilaren 14ko eguerdira arte du aukera.
Lau taldetan izango da parte hartzeko aukera:
- A taldea: pertsona bakarrak.
- B taldea: 2 eta 5 lagun bitartean.
- C taldea: 6 eta 15 lagun bitartean.
- D taldea: 15 lagun baino gehiago. D taldeko 15 konpartsa onartuko dituzte gehienez eta Hondarribikoek lehentasuna izango dute.
Talde guztietan izango dira sariak. Udalak esan duenez, “originaltasuna, aurkezpena eta sortzen duten giroa epaituko ditu epaimahaiak. Honako sariak banatuko dituzte:
- A Talde onenari garaikurra eta 150 euro.
- B Talde onenari garaikurra eta 200 euro.
- C Talde onenari garaikurra eta 300 euro.
- Hondarribiko D Talde onenari garaikurra eta 800 euro.
- Hondarribiko 2. D talde onenari 600 euro.
- Hondarribiko 3. D talde onenari 400 euro.
- Hondarribiko karroza onenari garaikurra eta 800 euro.
- Hondarribiko 2. karroza onenari 600 euro.
- Hondarribiko 3. karroza onenari 400 euro.
- Hondarribikoa ez den D talde onenari (karroza izan ala ez) garaikurra eta 800 euro (Sari bakarra).
Gainera, “konpartsen eta karrozen parte hartzea sustatzeko asmoz konpartsa bakoitzari parte hartzeagatik” saria emango dio udalak, konpartsen kopuruaren eta bakoitzaren ezaugarrien araberakoa.