Euskaraz eta euskaltasunaz ariko da Jon Sarasua
Azmarrin taldeak antolatuta, Jon Sarasua Maritxalar HUHEZIko irakasleak hitzaldia emango du Euskaraz eta euskaltasunaz gogoetak izenburupean. Hizkuntzaren egoera eta norabidea azalduko ditu, orainari eta geroari erreparatuta. Hiztunpoltsa liburuaz ariko da besteak beste eta gero solasaldi irekia egongo da.
Hitzaldia bihar, hilak 12, izango da, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian.