Bi lagun atxilotu dituzte heroina saltzea egotzita
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 45 eta 55 urteko bi lagun atxilotu ditu Errenteria-Oreretan, eta Errenteria, Pasaia eta Donostian heroina saltzea leporatzen die.
Ertzaintza bi lagun horiek ikertzen aritu dela gaineratu du, eta aurrekariak zituztela esan du.