Euskal doinuz beteko ditu kaleak kantujirak larunbatean
Aiton Bordatik 12:0etan abiatuta, Kaialde eta kale Nagusian barrena ibilita Gurutze Santauren Plazan amaituko du ibilbidea kantujirak. Kantujirako antolatzaileek lezoar guztiak animatu dituzte ekimenarekin bat egitera eta gogorarazi dute abestien kopiak egunean bertan banatuko dituztela kantujira hasi baino lehen.