Atzerapenak daude Renfen lurjausi bat dela eta
Irun eta Errenteria-Orereta artean lurjausi bat izan da, eta hori dela eta, atzerapenak daude Renferen tren zerbitzuan. Atzo arratsaldean gertatu zen lurjausia, eta orduz geroztik daude atzerapenak, gutxienez, hogei minutukoak. Donostia aldera doazen trenei eragin die. Bidea lurraz tapatuta geratu da.
Adifek aurreratu du atzerapenak egun osoa iraungo duela.