
Gure Esku Dago, giza katea
Gure Esku Dago herri dinamikak antolatuta ekimen sorta dago iragarrita gaurko. 13:30ean giza katea egingo dute, Biteri tabernatik Merkatuzarrera. 14:00etan bazkaria hasiko da Merkatuzarrean, eta arratsaldean eta gauean kontzertuak izango dira. 18:00etan Gure Zumardiko karpan da kontzertua, eta 22:00etan, Niessen aretoan. Kokein, Xavi eta Petti, eta Bide ertzean taldeek joko dute gauean.