Ikusmina piztu du gaur eguerdian Don Boscok antolatutako auto klasikoen rallyak. Hamarnaka auto igaro dira herriko erdiguneko kaleetatik, herritarren ikusmina piztuz. Xenpelar plazan ezarri duten arku azpitik igaro baino lehen, autoek kontrol gunean geratu behar zuten, eta horrek, autoak –horietako asko ikusgarriak– gertutik behatzea ahalbidetu du. Don Boscotik abiatu da rallya gaur goizean, eta herriko kaleetatik barrena ibiltzeaz gain, Donostian ere izan dira. Bi orduko zirkuitua osatu dute. Urnietako sagardotegi batean bazkaldu dute eta arratsaldean Don Boscon bilduko dira berriro parte hartzaile guztiak. Han hitzaldi eztabaida bat eta askaria dituzte.
Auto klasikoen IV. Rallya