Herri guztietan egin ziren atzo iluntzean Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzeak, eta guztietan aldarrikatu zuten espetxe politikaren aldaketa, presoak 13 urtetan jasan dituen bizi-baldintzak haren heriotzan eragin zuzena izan dutela salatzeko.

eko elkarretaratzea, atzo
Bellonen gorpua gaur goizean iritsia da Euskal Herrira. Atzo atera zuten Cadizek beilatokitik, 19:00etan eta gaurko 12:00ak inguruan Elorriora iritsiko dela espero da. Bidean ehunka herritar bildu dira presoari azken agurra emateko. 17:30erako Elorriora joateko deia zabaldu dute zendutako presoaren lagunek, manifestazioa egiteko.