
Ispilua jarri dute ikusgarritasuna hobetzeko
Aldapako bidegorriko bidegurutzean, Altzibarren, ispilua jarri dute maldatik datozen ibilgailua ikuspena hobetzeko asmoz. Auzo batzarrean hitz egindako kontua da, lehentasuna zela aipatu zuten.
Horrez gain, anbulatorioko irteeran ere helburu bera betetzeko ispilua jarri dute, Manuel Lekuona etorbidetik datozen oinezko eta ibilgailuen segurtasuna hobetzeko.