Giriziaren 28. urteurrena ospatzeko zuhaitzak landatuko dituzte Mendizaleen Basoan (Oianleku) igandean (hilak 9). Goizeko bederatzietan Karrikatik abiatuko dira eta mendi martxan Oianlekura joango dira. Hango txabolan hamaiketakoa egingo dute bakoitzak eramaten duenarekin, sagardoa eta ardoa taldearen kontura izango da.
Gero zuhaitzak landatuko dituzte eta indarberritzeko Karrikako Artaso elkartean bazkalduko dute. Bazkarirako izena eman behar da aldez aurretik, Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo Giriziaren
webgunean.