Ostalaritza elementuak kalean jartzeko asmoa dutenentzat oharra, Irunen
Irungo Udalak jakinarazi du joan den urtarrilaren 31n bukatu zela ostalarientzako euren establezimenduen atarian elementuak (mahaiak, aulkiak, sonbrillak, toldoak) jartzeko lizentzia berritzeko epea. Orian, lizentziarik ez dutenek, eta hori egin nahi dutenek dute beta zeregin horri eusteko. Hori lortzeko lehenik Herritarren Arreta Zerbitzuan (San Martzial kalea, 2) eskaera egin behar da.