. Neguko oporrak direla-eta Hendaiako Herriko Etxeko Haur eta Gazte Animazio zerbitzuak hainbat jarduera prestatu ditu 14-18 adin tarteko hendaiarrentzat. Bertatik jakinarazi dute jarduera horiek izen emateen arabera egingo direla, hau da, horietan gutxienez zortzi nerabe izena emanda egingo direla, bestela ez. “Taldeen gogoen arabera” egitaraua alda daitekeela jakinarazi dute ere.
Jardueretan parte hartu aitzin izena emateko dokumentua bete behar dute interesdunek, eta horrek ekainera arte balioko duela esan du Herriko Etxeak.
Ondorengo PDF agirian daude jarduera guztiak, egunez egun.