
Kuadrillategikoak Zarautzen
Joan den asteburuan Oiartzungo Kuadrillategikoak Zarautzen izan ziren eta eguraldia lagun izan ez bazuten ere, giro ederrean ibili ziren. Ikasturteko lehenengo irteera izan dute hori.
Ostiraletan bildu izan dira orain arte Kuadrillategikoak Iturriozko dorretxean 12-14 urte bitarteko gaztetxoak. Lagun berriak egiteko eta ongi pasatzeko aukera ematen die ekimenak. Oraingo honetan 50 lagun elkartu dira eta dagoeneko hurrengo irteera pentsatzen hasiak dira.