Saroia Berri baserria, Saroia inguruan
Azken egunetako euriteengatik lur jauzia izan da Irungo Saroia ingurura iristeko errepidean. Horrela, Irungo Udalak bide alternatiboa prestatu du bertakoentzako, egoera zein den aztertu eta hura konpondu arte. Zentzu horretan bilera egin dute eremu horretako bizilagunek eta Miguel Angel Paez eta Cristina Laborda udaleko ordezkariek, “egoera zein de esateko, eta eman beharreko urratsak adosteko”.