Don Boscoko partidak inguruko futbol zelaietan jokatuko dituzte, lur jauzien ondorioz
Euriteek lur jauziak eragin dituzte Don Boscon eta hori dela eta asteburuko partidak inguruko futbol zelaietan jokatu beharko dituzte Pasaiako taldeek. Pasaiako zuzendaritzak eskerrak luzatu die Allerru, Beti Ona eta Touring taldeetako arduradunei, Plazetan, Beraun eta Fanderiako futbol zelaietan jolasten uzteagatik.