Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko mobilizazioak
Herri guztietan egingo dira gaur Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko mobilizazioak, baita Pasaian ere. Donibanen kartelada berezia egingo dute, 20:00etan, Meipitik plazaraino. Antxon, 19:30ean Gure Zumardian elkartzeko deia egin dute eta Trintxerpe eta San Pedrokoek Azoka parean bilduko dira, 19:30ean baita ere, Espetxe politika honi ez! Sakabanaketa amaitu orain! lemapean.