Zuhaitz Gurrutxagak futbola eta umorea uztartuko ditu igandean Itsas Etxea Auditoriumean
Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohi eta telebista aurkezlea Hondarribian izango da igande arratsaldean, hilak 9, Confesiones de un futbolisto bakarrizketa Itsas Etxea Auditoriumean taularatzeko asmoarekin. Gazteleraz izango da eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. 20:00etan hasiko da bakarrizketa saioa.