Ustelkeria eta monarkiaren kontrako "olatua" egin nahi dute
Pikoketa Oarsoaldeko Talde Errepublikanoak elkarretaratzea antolatu du larunbat honetarako, hilak 8, honako lelopean: Olatu errepublikanoa ustelkeria eta monarkiaren kontra. Elkarretaratzea 12:30ean izango da Xabier Olaskoaga plazan.
Hain zuzen, egun horretan bertan Cristina Borboikoak inputatu gisa deklaratuko du, Noos auziaren barruan, delitu fiskalak eta ondasunen zuriketa leporatuta. Donostia, Irun, Andoain eta Tolosan ere egingo dituzte ordu berean elkarretaratzeak tokian tokiko elkarte errepublikanoek antolatuta. Hain zuzen, guztien artean manifestu bat izenpetu dute.
Justizia denentzat ez dela berdina adierazi dute, eta hainbat ustelkeria eskandalu zigorgabe geratu direla edo Espainiako Gobernuak indultatu dituela gogorarazi dute. Zehazki, Noos auzian hainbat presio daudela adierazi dute hainbat erakunderen partetik, Cristina Borboikoa zigorgabe uzteko.
Zentzu horretan, III. Errepublika defendatu dute, “ustelkeria geratu eta denentzako bera den justiziaren aldeko apustua egingo duena”.