Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia antolatu du Itaia kolektiboak
Energia berriztagarriak bultzatzeko helburuz sortutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Goiener, eta hain zuzen, kooperatiba horretan ari diren lagunekin hitzaldia eta solasaldia antolatu dute Pasai Donibanen, Itaia Kolektiboko kideek. Subiranotasun energetikoaz jardungo dute, ostiralean, 19:00etan, Aiton Amunen Aterpean izango den hitzaldi eta solasaldian.