Allerru txirrindulari taldeko Julen Mundinek irabazi du asteburuan jokatutako Gipuzkoako Pistako Txapelketa. Txapelketan hiru proba egin behar izan zituzten parte hartzaileek, keirin, puntuaketa eta jazarpen proba, eta hiruretan garaipena lortu zuen Mundinek. Imanol Isasa taldekidea laugarren sailkatu zen txapelketan.