Juan Jose Agirrek irabazi du Irungo Inauterietako kartel lehiaketa
Graffiti lanagatik 500 euroko saria eta Irungo Inauterien iragarle izatea irabazi du Juan Jose Agirrek. Hala erabaki du Irungo konpartsetako kideek osatutako epaimahaiak. Bigarren saria, 150 eurokoa, Erlantz Carrionek irabazi du, La más-cara lanarekin. Epaimahiak 27 lanen artean egin du aukeraketa.
Lan horien aukeraketa batekin erakusketa jarriko dute Amaia KZ, hilaren 18tik martxoaren 2ra.