Hondakinen bilketa sistemaren eztabaidarako metodologia adostu dute
Errenteriako EAJ jakinarazi duenez, talde politikoek metodologia bat ezartzea adostu dute hondakinen bilketa sistemaren gainean eztabaidatzeko, eta prozesu horretan guztian parte hartuko du Hondakinen Mahaiak ere.

“EAJk beharrezkoa ikusten du hondakinen bilketaren inguruko eztabaida ordenatu eta metodologia bat adostea. Hori da EAJk egindako proposamena eta aho batez alderdi politiko guztiek eta hondakinen gaia lantzen ari den eragile sozialek onartu eta babestu dutena”, adierazi du Maite Peñak bozeramaile jeltzaleak.
Metodologia horretan, hala nola, helburuak, epeak eta neurriak zehaztuko dituztela aurreratu du Peñak, eta horren ondorioz, aurrerapausoak eman ahal izango dituztela uste du.