Hiru bikote antxotar Orioko mus finalera
Txiki eta Ekai, Donabera eta Patxi eta Toci eta Manu. Horiek izango dira hilaren 15ean Orioko plazan jokatuko duten Euskal Herriko mus txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko duten hiru bikoteak. Lehengo asteburuan Basari jokatu zuten txapelketako hiru bikote irabazleak dira. Antolatzaileek esan dutenez, primerako giroa egon zen Basariko txapelketan.