Ficobako jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko jardunaldietako plaza guztiak bete dira
Bihar (osteguna) eta etzi artean Ficoban egingo dituzte jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko jardunaldiak. Hala, udalak jakinarazi du, bertarako prest zituzten 80 plazak bete egin direla, “seinale ona da hori, adierazten baitu interes handia pizten duela horrelako topaketa batek. Espero dugu edukiek balio izatea profesionalen prestaketa zabaltzeko”, esan du Pedro Alegre udaleko Kirol arduradunak.
Jarduerak nagusiki udaletako teknikariei, lehen mailako osasun langileei, osasun publikoko langileei, soinketako irakasleei eta eskola kiroleko koordinatzaileei daude zuzenduta, baita kirol zentroetako (enpresak eta gimnasioak) zuzendariei ere.