Barazartik Altubera joango dira Urdaburuko mendizaleak
Kantauri eta Mediterraneoko isurialdeen ibilaldi sorta aurrera doa, eta 19. etapa egingo dute hurrengo larunbatean, hilak 15. Barazarren hasi eta Altuben bukatuko dute mendi buelta, eta bidean, Atxuriko atea, Egirañaoko aterpea eta Burbonako gailurra zeharkatuko dituzte. 7 orduko zeharkaldia izango da. Egun horretan, 07:30ean jarriko dira martxan; Zumarditik aterako da autobusa.
Izena eman daiteke dagoeneko Urdaburun. Bulegoa astearte eta ostegunetan bakarrik dago zabalik 19:30etik 21:30era. Telefonoz ere egin daiteke 943 52 78 79 telefonora deituta ordutegi berean.