Bandaren gerra eta beste zenbait historia lan, 'Bilduma' aldizkarian
Lau artikuluz osatuta dago Bilduma aldizkariaren 25. zenbakia. Lanen egileak Juan Pardo San Gil, Koldo Ordozgoiti, Miguel Angel Barcenilla eta Iñigo Imaz dira.
Lau artikuluz osatuta dago Bilduma aldizkariaren 25. zenbakia. Historia eta dokumentazioko lanak dira. Dagoeneko salgai dago zenbait liburu dendatan, baita udal artxibategian ere, 5 euroan.
Lehenengo lana, Juan Pardo San Gilek idatzi zuen, hil baino pixka bat lehenago. Bertan, trenak karlistadetan izan zuen garrantzia aztertzen du. Bigarren lanean, Koldo Ordozgoitik hitzez hitz transkribatu ditu 1983ko Madalenetako txupinazoko gertaerak, banderen gerra bezala ezagutuak. Hirugarren artikuluan, Miguel Angel Barcenilla Lezoko historialariak jabetzaren kontzeptuaren esanahia eta aldaketa azaldu ditu. Laugarren eta azken lanean Iñigo Imazek Okendotarren familia aztertuko du; Gipuzkoan errotze handia izan zuten.
Mikel Zabaleta, Iago Irixoa, Carlos Gonzaleze, Txema Arenzana, David Zapirain eta Juan Carlos Jimenez de Aberasturiren aipamenak ere agertzen dira aldizkariaren bukaeran.