Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana aurkeztuko hilaren 23an (igandean) Ados Teatrok, Errenteria Hiria Kulturgunean. Estreinaldiaren aurretik, ordea, herritarrek aukera izango dute lan horren sormen prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko. Bi saio izango dira.
Lehenengoa ostegun honetan, hilak 6, izango da, 19:30ean, kulturguneko entsegu gelan. Bertan, Dora Salazar artista plastikoak parte hartuko du, eta zentzu horretan, obra plastikoa eszenografia moduan nola lantzen duen azalduko du.
Hurrengoa, hilaren 13an (osteguna) izango da, 19:30ean, kulturguneko auditorioan. Javier Asin konpositore eta soinu diseinatzaileak obrak izango duen musikaren gaineko xehetasunak azalduko ditu, eta oro har, musika konposizio baten sormen prozesua.
Lana Garbi Losada autore eta zuzendariak eta Salazarrek sortu dute.
Norbaitek interesa edukiz gero,
kultura[a bildua]errenteria.net helbide elektronikora idatzi beharko du edo 943 44 96 34 telefono zenbakira deituta. Bi saioak irekiak dira